Itxi

Futbola

NEGUKO MERKATUA

Alvaro Odriozolak Bayern Munichen jokatuko du, utzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eskuin hegalekoak ez zuen Real Madrilekin bart entrenatu, eta hemendik aurrera Bundesligan arituko da

Alvaro Odriozola

Alvaro Odriozola jokalari gipuzkoarrak ez zuen asteartean Real Madrilekin entrenatu eta eta ez du Errege Kopako partida jokatuko gaur Salamancan.

Bayern Munichek eta Real Madrilek ofizial egin dute defentsak utzita talde alemaniarrean jokatuko duela denboraldia amaitu arte.

"Taldetik ateratzeko aukera bat dauka, baina oraindik ez da ofiziala. Itxaron egingo dugu", adierazi zuen Zinedine Zidanek prentsaurrekoan.

Realeko jokalari ohiak 2018an fitxatu zuen Real Madrilekin, talde txuri-urdinean bi denboraldiz jokatu ostean. Aitzitik, talde zurira iritsi zenetik, ez du nahi bezain beste jokatzeko aukerarik izan.