Futbola
Amerika Kopa
Amerika Kopa: Kolonbiari gola falta izan zaio Argentinaren aurka (0-0)
Erredakzioa
Talde kolonbiarrak aurkariak baino askoz hobeto jokatu zuen, baina ezin izan zuen golik sartu. Argentinarrak etxean jokatzen ari dira eta zaleen txistuak entzun behar izan zituzten.
-
Argentinak 0-0 berdindu du Kolonbiaren aurka. Argazkia: EFE
Argentina ez da Amerika Kopa ona burutzen ari. Bart Kolonbiaren aurka jokatu zuten argentinarrek eta tamalgarri aritu ziren. Argentina etxean jokatzen ari da Amerika Kopa eta zaleak oso haserre ditu erakusten ari den joko maila kaskarragatik.
Kolonbiak egurra eman zion jokoari dagokionean. Kolonbiarrenak izan ziren gol aukera onenak, baina gola falta izan zitzaien. Argentinak ezer gutxi egin zuen eta partida 0-0eko emaitzarekin bukatu zen.
Fitxa teknikoa:
0 - Argentina: Romero; Zabaleta, Burdisso, Milito, Zanetti; Banega (Higuain, m.72), Mascherano, Cambiasso (Gago, m.62); Laveis (Agüero, m.62), Messi eta Tevez .
0 - Kolonbia: Martinez; Zuñiga, Perea, Yepes, Armero; Sanchez, Guarin, Aguilar, Ramos (Soto, m.90), Moreno (Mosquera, m.90) eta Falcao (Gutierrez, m.88).
Epailea: Salvio Fagundes (BRA).