Itxi

Futbola

Neguko merkatua

Interrek Eriksen fitxatu du, Tottenhametik

Erredakzioa

Klub ingelesak Willian Jose fitxatu nahian jarraitzen du, eta Danimarkako edilariaren irteeraren ostean, Lo Celso erosteko zuen aukera baliatu du.

  • Christian Eriksen. Argazkia: EFE

    Christian Eriksen, Tottenhamekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Interrek Christian Eriksen fitxatu duela iragarri du, astearte honetan. Tottenhami 20 milioi euro ordaindu dizkio Milango klubak, eta, Lo Celso erosteko zuen aukera baliatu du Londreseko klubak. Eriksenek 2024ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Interrekin.

Tottenhamek Willian Jose Realeko aurrelaria fitxatu nahian jarraitzen du. Hala ere, Tottenhamek jokalari brasildarragatik egin duen lehen eskaintzak Realaren ezezkoa jaso du. Momenuz, kluben artean ez dago akordiorik.