Itxi

Futbola

Errege Kopa 1/4

Granada eta Valentzia, nor baino nor, finalerdien bila

eitb.eus

Gaur jokatuko da final-laurdenetako lehen kanporaketa. Real Madril-Reala zein Athletic-Bartzelona kanporaketak ostegunean jokatuko dira, eta bihar, Mirandes-Vila-real.

  • Granadak Valentzia hartuko du

    Granadak Valentzia hartuko du. Argazkia: EFE

Granadak eta Valentziak irekiko dute gaur txapelketako txanda berri hau gaueko 21:00etan. Bi taldeak ondo sufrituta egin zuten aurrera Badajoz (luzapenean) eta Cultural Leonesa (penaltietako txandan) kanporatu ostean, hurrenez hurren.

Mirandesen eta Vila-realen arteko norgehiagokaren hurrengo egunean izango da, hilaren 5ean, alea, eta partida ordu berean jokatuko da, 21:00etan. Talde gorritxoak, bizirik jarraitzen duen Lehen Mailakoa ez den talde bakarrak, castelloarrak hartuko ditu Anduvan, beste balentria historiko bat errepikatzeko asmoz.

Real Madril-Reala eta Athletic-Bartzelona kanporaketak egun berean jokatuko dira, hau da, ostegunean; txuri-urdinek 19:00etan jokatuko dute Bernabeun eta zuri-gorriek, berriz, 21:00etatik aurrera hartuko dute Kataluniako taldea San Mamesen gaueko.

FINAL-LAURDENETAKO ORDUTEGIAK

Otsailak 4, asteartea

Granada - Valentzia (21:00)

 Otsailak 5, asteazkena

Mirandes - Vila-real (21:00)

Otsailak 6, osteguna

Real Madril - Reala (19:00)

Athletic - Bartzelona (21:00)