Itxi

Futbola

Presidente izateko hautagaia

Casillas Espainiako Futbol Federazioaren hauteskundeetara aurkeztuko da

Erredakzioa

Iker Casillasek baieztatu duenez, presidente izateko hautagitza aurkeztuko du 2020an egingo diren hauteskundeetan. Luis Rubiales egungo presidentea izango da beste hautagaietako bat.

  • Iker Casillas. Argazkia: EiTB

    Iker Casillas, Porto taldeko atezaina. Argazkia: EiTB

Iker Casillas Espainiako Futbol Federazioko presidentea izateko 2020an egingo diren hauteskundeetara aurkeztuko da, atezainak astelehen honetan Twitter bitartez baieztatu duenez.

Real Madrileko eta Espainiako selekzioko kapitain ohia, Porton ari da orain, eta Federazioko hauteskundeetan, egun presidentea den Luis Rubiales izango da beste hautagaietako bat.

"Bai, Espainiako Futbol Federazioko hauteskundeetara aurkeztuko naiz. Guztion laguntzarekin, gure Federazioa futbol munduaren gorenean jarriko dugu. #IkerCasillas 2020", idatzi du Twitterren.