Futbola
Kazetarien esku
UEFAk 'Europako Jokalari Onena'ren saria sortu du
Erredakzioa
Europako talde batean jokatzen duen jokalaria saritzea da helburua, herritartasuna kontutan hartu barik.
UEFAk ''Best Player in Europe Award'' saria sortzea erabaki du. Irabazlea abuztuaren 25ean jakingo da, Monakon. Egun eta leku berean Txapeldunen Ligako eta Europa Leagueko zozketak egingo dira.
Epaimahia 53 kazetarik osatuko dute. Lehenengo faboritoak erabakiko dituzte eta, guztira, hiru izango dira. Monakon zuzenean bozkatuko dute sistema elektronikoaren bidez.