Itxi

Futbola

Malagan

21 urteko futbol entrenatzaile bat zendu da, koronabirusagatik

eitb.eus

Aurretik patologia bat zeukan. Andaluziako probintzian hil egin den aurreneko gaztea da.

  • Koronabirusagatik hil da 21 urteko gazte bat

    Koronabirusagatik hil da 21 urteko gazte bat

Malagako Atletico Portada Alta taldeko 21 urteko entrenatzailea koonabirusagatik zendu da, Europa Pressek jakitera eman duten bezala.

Aurretik patologia bat zeukan, koronabirusarekin batera leuzemia antzeman zioten.

Gazte mailako taldetxo bat zuzentzen zuen eta Andaluziako probintzian hil egin den aurreneko gaztea da. Lehenago beste lau pertsona hil dira, baina helduagoak, 70, 71, 82 eta 89 urtekoak hain zuen ere.