Itxi

Futbola

Denak zain

Kopako finalak ez duela datarik esan du Rubialesek

eitb.eus

Maiatzaren 31 aztertuko da, baina ekainaren 30a eta gero jokatzea ez da baztertzen.

  • Kopa finalak ez du datarik

    Kopa finalak ez du datarik

Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidentea Athleticen eta Realaren arteko Kopako final historikoa zaleekin jokatzearen alde azaldu da, 'bi klubetako afizioak, instituzioek begi onez ikusten badute, finalaren futbol-zelaian izan behar dira'.

'Kopako finala jokatzeko ez dago datarik, maiatzaren 31a aztertu eta baloratu egingo da. Eskubide guztiak ditugu finala asteburu batean jokatzeko. Athleticeko eta Realeko presidenteekin hitz egin dut era negoziazioetan bertan egongo direla esan diet', gehitu du Federazioko presidenteak.

'Bi taldeetako zaleak nahi ditugu finalean, bertan egotea nahi dugu. Administrazioen lege-agindua baldin bada ateak itxita izan beharko litzateke, bestela ez. Egun ez dago datarik eta liga noiz hasi behar den jakin barik ezin dugu egunik eman', gehitu du Rubialesek.

Finala ekainaren 30 eta gero jokatzea ez du baztertu, baina bai Athleticek eta bai Realak hitza eta botoa izango dutela azpimarratu nahi izan du.