Futbola
Lagunartekoa Urritxen
Amorebieta-Athletic (1-2): Zuri-gorriek galdu gabe jarraitzen dute
Erredakzioa
Susaetak eta Ibai Gomezek egin dituzte bilbotarren golak lehen zatian eta Toquerok bere atean sartu du Zornotzako taldearena.
Bigarren B Mailako Amorebieta, 1-2 gainditu du Athleticek, ez ohiko jokalariez betetako hamaikako batekin. Cataniaren aurkako norgehiagokatik, soilik Toquerok, Susaetak, Gurpegik eta Iturraspek hartu zuten parte Zornotzako taldearen aurka. Azken orduko ustekabea, Oscar de Marcosek eman zuen, Enric Saboriten ordez ezker hegalari postuan jarri baitzuen Bielsak.
Lehen zatiko bigarren minutuan jarri ziren zuri-gorriak markagailuan aurretik, Susaetak sare barrura bidali baitzuen De Marcosen erdiraketa paregabea. 0-2koa Ibai Gomezek egin zuen aldaratze bat aprobetxatuz. Santutxuko jokalariak eta Igor Martinezek beste aukera garbi bi izan zituzten, baina Amorebieta sendo azaldu zen defentsan. Etxekoen gola, Toquerok sartu zuen bere atean.
Bigarren zatian Bielsak jokalari gazteak zelairatu zituen (Ruiz de Galarreta, Saborit, Seguin eta Guillermo) eta bilbotarrek aukera gutxi sortu zituzten. Aukera argiena Cuevasek izan zuen, baina bere jaurtiketa Raul Fernandezen ateko langara joan zen.
Fitxa teknikoa:
1 - SD Amorebieta: Igor; Larreategi, Gurtubai, Hodei, Elorriaga; Xabi, Alberdi, Ubis; Candelas, Ibai eta Muniozguren. Bigarren zatian: Arman, Pere, Juan, Mikel, Mikeldi, Zarandona, Cuevas eta Ander.
2 - Athletic: Raul; Gurpegui (Saborit, 46. minutuan), Ustaritz, Aitor Ocio, De Marcos; Orbaiz; Susaeta (Seguin, 46. minutuan), Iturraspe (Ruiz de Galarreta, 46. minutuan); Igor Martinez, Toquero (Guillermo, 46. minutuan) eta Ibai Gomez.
Golak: 0-1, 2. minutuan : Susaeta. 0-2, 7. minutuan: Ibai Gomez. 1-2, 44. minutuan: Toquerok bere atean.