Futbola
Futbola
Errege Kopa: Euskal taldeek aurkariak ezagutu dituzte
Erredakzioa
SD Noja-Real Union, Tudelano-Ponferradina, Burgos-Eibar eta Amorebieta-Mirandes izango dira aurreneko kanporaketako partidak. Alaves bigarren kanporaketan sartuko da.
Errege Kopako aurreneko eta bigarren kanporaketetako norgehiagoken zozketa egin da gaur. Aurrenko kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira abuztuaren 31n. Real Unionek SD Nojaren aurka jokatuko du etxetik kanpora eta Tudelanok Ponferradina hartuko du etxean. Eibarrek Burgosen aurka jokatuko du eta Amorebietak Mirandes hartuko du Zornotzan.
Bigarren kanporaketa ere partida bakarrera jokatuko da irailaren 7an eta Alavesek, UCAM Murcia-Comarca de Nijar norgehiagokako irabazalearen aurka jokatuko du.