Futbola
Matsumoto Yamaga taldekoa
Naoki Matsuda jokalaria hil da
Erredakzioa
Astearteko entrenamenduan zorabiatu egin zen 34 urteko japoniarra eta ospitalean zendu dela adierazi dute bere senideek.
-
Matsuda. Argazkia: EFE
Naoki Matsuda (34 urte) Matsumoto Yamaga taldeko jokalaria ospitalean hil da. Asteartean, entremaneduan zorabiatu eta gero eraman zuten eritetxera jokalaria ustezko bihotzekoa zela eta.
Jokalariak 2002ko Munduko Txapelketa jokatu zuen Japoniarekin. Konorterik gabe heldu zen hospitalera eta senideek adierazi dutenez bertan hil da Matsuda.