Futbola
Espainiako Superkopa
Real Madril-Bartzelona, (2-2): Berdinketa eta abantaila Barçarentzat
A.B.
Erredakzioa
Jose Mourinhok zuzendutako taldeak jarri ditu joko ona eta gol aukerak, baina blaugranek eraginkortasun handia izan dute aurkariaren ate aurrean.
Partida ona eta bizia izan zen. Real Madrilek jarri zituen jokoa eta gol aukerak, Bartzelonak eraginkortasuna erakutsi zuen.
Noregehiagokako 13. minutuan Ozilek sartu zuen 1-0ekoa madrildarrentzat. Jaun eta jabe zen Mourinhoren taldea, baina 35. minutuan Villak area kanpotik jaurtiketa dotorea atera eta Casillas gaindituta 1-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Atsedenaldira iritsi aurretik, Messik baloia zortez eraman eta 1-2koa sartu zuen.
Bigarren zatian partidako gidoia ez zen aldatu. Real Madril zen baloiaren jabe eta beraienak ziren gol aukera onenak. Xabi Alonsok sartu zuen 2-2koa 54. minutuan. Madrildarrak saiatu ziren markagailuan aurrea hartzen, baina punteria faltak eta Valdes atezainaren geldituek eragotzi zuten Real Madrilek partida irabaztea. Valdesek partida ona jokatu zuen, baina jokaldi baten norgehiagoka guztian egindako lan ona zapuzteko zorian egon zen. Area barruan baloiak ihes egin zion Valdesi, Cristiano Ronaldo zihoan baloiaren bila eta portugaldarra eskuarekin zangotrabatu zuen. Texeira Vitienes epaileak ez zuen ezer adierazi nahi izan eta norgehiagoka 2-2ko berdinketarekin bukatu zen.
Fitxa teknikoa:
2 - Real Madril: Iker Casillas; Sergio Ramos, Pepe, Carvalho, Marcelo; Xabi Alonso, Khedira (Callejon, m.57), Di Maria (Coentrao, m.53); Özil, Cristiano Ronaldo eta Benzema (Higuain, m.81).
2 - Bartzelona: Valdes; Dani Alves, Mascherano, Abidal, Adriano (Pique, m.61); Keita, Thiago (Villa, m.57), Iniesta; Alexis, Villa (Pedro, m.72) eta Messi.
Golak: 1-0, m.13: Özil- 1-1, m.35: Villa. 1-2, m.45: Messi. 2-2, m.54: Xabi Alonso.
Epailea: Teixeira Vitienes.