Itxi

Futbola

Akordiorik ez

Asteburuan ez da futbol jardunaldirik jokatuko

Erredakzioa

Futbol Liga Profesionala eta Futbolarien Elkartea bilduta egon dira gaur goizean, baina ez dira ados jarri, beraz, grebak, berean jarraitzen du; ostiralean beste bilera bat egingo dute.

  • Futbolarien Elkarteak greba deitu zuen Lehen eta 2. Mailako lehen jardunaldietarako. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Liga Profesionala eta Espainiako Futbolarien Elkartea gaur batzartu dira hitzarmen kolektiboa negoziatzen jarraitzeko. Futbolarien Elkarteak tinko jarraitzen du greba burutzearekin denboraldiko lehen bi jardunaldietan.

Batzar honek eguneko puntu bakarra izan du; hitzarmen kolektiboa negoziatzea eta horren inguruan bataren eta bestearen jarrera gerturatzea akordiora iristeko.

Astiazaranen hitzetan ez da akordiorik izan eta grebak jarraitzen du.