Itxi

Futbola

61 urte zituen

Michael Robinson zendu da

eitb.eus

Osasunako jokalari ohia eta kirol-esataria minbizia jota hil da Madrilen.

1:22
Michael Robinson hil da

Michael John Robinson Leicesterren jaio zen (Ingalaterra) 1958ko uztailaren 12an eta gaur zendu da Madrilen, futbolari eta kirol-esataria izan zen.

1987ko urtarrilean heldu zen Osasunara. Talde nafarrak 25 milioi pezeta ordaindu zituen eta jokalariak berak onartu zuen ez zekiela nork fitxatu zuen ezta ze herrian jokatuko zuen. Zekien gauza bakarra aurreko denboraldian UEFAko txapelketan Glasgow Rangers taldea kanporatu zutela.

Robinsonen debuta San Mamesen izan zen urtarrilaren 10ean eta bi denboraldi geroxeago futbola utzi behar izan zuen belaunagatik.

Hortik aurrera kazetari lanak egin zituen Espainian.