Itxi

Futbola

Baieztatuta

Alemaniak, Turkiak, Serbiak eta Montenegrok futbola izango dute

eitb.eus

Bundesligan hilaren 16ean jokatuko da lehen partida; Turkian eta Montenegron ekainean hasiko da lehiaketa.

  • Bundesliga aurrenekoa izango da

    Bundesliga aurrenekoa izango da

Futbola berriro bueltatuko da Europara, baina ez leku guztietara.

Alemaniako Gobernuak baimena eman du Bundesliga hasteko, beraz, hilaren 16an, larunbatean, aurreneko partida jokatuko da. Martxoaren 13an bertan behera utzi zuten lehiaketa koronabirusaren pandemiagatik eta bi hilabete eta gero futbola izango da Alemanian, ateak itxita.

Maiatzean ere, 30ean, Serbian hasiko da. Lau jardunaldi besterik ez dira geratzen Liga bukatzeko (play-offak kendu dituzte), eta beste alde batetik, Kopako txapelketa ekainaren 3an hasi eta 24an amaituko da.

Montenegron ekainaren 1ean hasi nahi dute. Gobernuak berretsi behar du orain, baina Federazioak data konfirmatu egin du eta Ligaren amaiera uztailaren erdialdean izango litzateke.

Turkiako Ligaren hasiera ekainaren 12rako iragarrita dago; Nihat Ozdemir Federazioko presidenteak bideokonferentziaz baieztatu zuen. Gainera, Istanbulek Txapeldunen Ligako finala hartu behar du aurten eta Federaziak abuztuan izan daitekeela esan zuen.