Itxi

Futbola

The Telegraphen aburuz

Jokalariek ezin izango dituzte golak euren artean ospatu

eitb.eus

Futbol-zelai neutralak, partiden iraupenak eta jokalari gehiago aldatu ahal izatea, aztertzen ari diren neurriak.

  • Liverpool taldeko jokalariak gol bat ospatzen. EFE

    Liverpool taldeko jokalariak gol bat ospatzen. EFE

Premier League txapelketan ezin izango dira golak taldekideekin ospatu, horrela publikatu du The Telegraphe egunkariak. Aldi berean, protokolo berriak ezin izango direla kamisetak kendu eta trukatu ezta listua berdegunera bota ekartzen du.

Neurri horiek hamabi hilabeteko iraupena izango dute, jomuga koronabirusaren zabalkundea ekiditeko.

Orain, Boris Johnson lehen ministroak igandean iragarri behar ditu konfinamenduren neurri berriak eta hori jakinda astelehenean Premier Leagueko 20 taldeak bilduko dira eztabaidatzeko nola bueltatuko diren lehiaketara ekainean.

Futbol-zelai neutralak, partiden iraupena murriztu eta neurketan zehar jokalari gehiago aldatu ahal izatea izango dira aztertuko dituzten neurri berriak.