Futbola
Akordiorik gabe
Futbolarien Elkartea eta Liga bihar batzartuko dira
Erredakzioa
Grebak jarraitu egiten du, Futbolarien Elkarteak eta LFPk akordioa lortu ez dutelako. Bigarren jardunaldia zalantzan dago.
Espainiako Futbol Liga Profesionalak eta Espainiako Futbolarien Elkarteak greba bertan behera uzteko akordiorik gabe jarraitzen dute. Asteburu honetan jokalariek greba egin dute eta ez da Liga hasiko ez Lehen ezta Bigarren Mailan.
Madrilen batzartuta izan dira bi aldeak, baina ez dute oraindik akordiorik lortu. Datorren astebururako ere deituta dago greba eta hau eragozteko bihar berriro bi aldeak batzartuko dira. Jokalarien Elkarteak ez duela atzera egingo adierazi du eta horregaitik bigarren jardunaldiak zalantzan jarraitzen du.
"Intentsitate handiko laneko batzarra izan dugu", adierazi du Jose Luis Astiazaran Futbol Liga Profesionaleko presidenteak. "Lanean jarraitzen dugu" aitortu du batzararren ostean Luis Gil Futbolarien Elkarteko ordezkariak.