Itxi

Futbola

Santander Liga

Lehen Mailako bost euskal taldeek 10 jokalariz osatutako lantaldeetan entrenatu dute

Erredakzioa

Realak, Athleticek, Osasunak, Alavesek eta Eibarrek taldekako entrenamenduak egin dituzte lehen aldiz, pandemiarengatik lansaioak eten zirenetik.

  • Athleticen multzokako entrenamendua, Lezaman

    Athleticek 10 jokalarizosatutako multzoetan egin duen entrenamendua. Argazkia: EFE

Santander Ligan jokatzen duten bost euskal taldeek astelehen honetan egin dituzte multzokako lehen entrenamenduak, koronabirusaren pandemiaren eraginez lansaioak eten zirenetik. Liga, 27. jardunaldia jokatu ostean eten zen, martxoaren 8an.

Realak, Athleticek, Osasunak, Alavesek eta Eibarrek, euren kirol instalazioetan egin dituzte entrenamenduak, gehienez 10 jokalarik osatutako multzoetan. Talde teknikoko kideak ere berdegunean egon ahal izan dira. Aurreko astean bakarkako saioak egin zituzten futbolariek.

Talde guztiek osasun-agintariek ezarritako neurriak errespetatuz egin dituzte lansaioak. Ondorioz, Lehen Mailako bost euskal taldeek txapelketa berriz martxan jartzen denerako prestatzen jarraitzen dute, nahiz eta Santander Ligak oraindik ez duen bueltarako data ofizialik.