Itxi

Futbola

Datak eta ordutegiak

Liga ekainaren 11n hasiko da berriz; 28. eta 29. jardunaldietako datak iragarri ditu

Erredakzioa

Sevilla-Betis partidak emango dio hasiera. Espanyol-Alaves, larunbatean, ekainaren 13an jokatuko da. Athletic-Atletico, Real Madril-Eibar eta Reala-Osasuna neurketak, ekainaren 14an jokatuko dira.

  • Reala - Osasuna

    Errege Kopako Reala - Osasuna kanporaketako irudia. Argazkia: EFE

Santander Liga ekainaren 11n hasiko da berriz, LaLigak igande honetan jakinarazi duenez. Pandemiaren ondorioz txapelketa geratu egin zen, eta 28. jardunaldiarekin jarriko da martxan. Estreinako neurketa Sevillak eta Betisek jokatuko dute ekainaren 11n. Asteburuetan, norgehiagokak 13:00etan ere jokatuko dira, tokian tokiko klimak hala uzten badu.

Ligako 28. jardunaldiko Espanyol-Alaves partida ekainaren 13an, larunbatean, jokatuko da, 13:00etan. Igandean, ekainaren 14an, Athletic-Atletico Madril (14:00etan), Real Madril-Eibar (19:30ean) eta Reala-Osasuna (22:00etan) neurketen txanda izango da.

Astebarruan jokatuko da 29. jardunaldia, ekainaren 15ean (astelehena), Levante-Sevilla eta Betis-Granada partidak jokatuko direlarik. Eibar-Athletic euskal derbia ekainaren 17an (asteazkena) izango da, 19:30ean, eta, egun berean jokatuko da Osasuna-Atletico Madril (22:00etan) neurketa. Jardunaldiko beste euskal derbia Alavesek eta Realak jokatuko dute ekainaren 18an (osteguna), 19:30ean.

Santander Ligako 28. ta 29. jardunaldietako partidak:

28. jardunaldia

Osteguna, ekainak 11:

22.00etan: Sevilla-Betis

Ostirala, ekainak 12:

19.30ean: Granada-Getafe

22.00etan: Valentzia-Levante

Larunbata, ekainak 13:

13.00etan: Espanyol-Alaves, 14:00etan izango da

17.00etan: Celta-Vila-real

19.30ean: Leganes-Valladolid

22.00etan: Mallorca-Bartzelona

Igandea, ekainak 14:

13.00etan: Athletic-Atletico Madril; 14:00etan jokatuko da

19.30ean: Real Madril-Eibar

22.00etan: Reala-Osasuna

29. jardunaldia:

Astelehena, ekainak 15:

19.30ean: Levante-Sevilla

22.00eta: Betis-Granada

Asteartea, ekainak 16:

19.30ean: Getafe-Espanyol

19.30ean: Vila-real-Mallorca

22.00etan: Bartzelona-Leganes

Asteazkena, ekainak 17:

19.30ean: Eibar-Athletic

19.30ean: Valladolid-Celta

22.00 Osasuna-Atlético de Madrid

Osteguna, ekainak 18:

19.30ean: Alaves-Reala

22.00etan: Real Madril-Valentzia