Itxi

Futbola

53 urte ditu

Juan Carlos Unzuek alboko esklerosi amiotrofikoa duela iragarri du

Agentziak | Erredakzioa

Nafarra Osasunaren harrobian hasi zen futbolean, eta gorritxoekin egin zuen debuta Lehen Mailan. 2003an erretiratu zen, Osasunan bertan, Bartzelonan eta Sevillan jokatu ostean.

1:59
Juan Carlos Unzue, bere gaixotasunaren berri emandako prentsaurrekoan

Juan Carlos Unzue nafarrak alboko esklerosi amiotrofikoa duela iragarri du. Besteak beste, Osasunako jokalaria, Bartzelonako teknikaria eta Numantzia, Celta eta Girona taldeetako entrenatzailea izan da iruindarra.

Unzuek (53 urte) prentsaurrekoa eman du Camp Nou zelaiko 1899 auditoriumean, gaixotasun neurodegeneratiboa duela esateko.

“Hedabideei etortzeko deia egin dizuet egungo nire osasun egoeraren berri eman nahi dizuedalako. Otsailean Povedano doktoreak konfirmatu egin zuen udan Sant Pau Ospitaleko Rojas doktoreak egindako diagnostikoa. Alboko esklerosi amiotrofikoa daukat”, esan du.

Juan Carlos Unzue Osasuna taldeko harrobian hasi zen futbolean jokatzen, eta gorritxoekin egin zuen debuta Lehen Mailan. Bartzelonan eta Sevillan aritu ondoren, 2003an erretiratu zen, Osasuna bertan.