Itxi

Futbola

Valentziak kargutik kendu du Albert Celades entrenatzailea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Voro Gonzalezek zuzenduko du Valentziakoen lehen taldea behin-behinean, denboraldia amaitu arte.

  • Albert Celades, Vila-realen aurkako partidan

    Albert Celades, Vila-realen aurkako partidan. Argazkia: EFE

Valentziak Albert Celades entrenatzailea kargutik kendu du astelehen honetan, eta Salvador Gonzalez 'Voro' jokalari ohia jarri du haren ordez, behin-behinean, aurtengo denboraldia amaitu bitartean.

Liga txapelketa berriz abiatu zenetik, jokoan izan dituen hamabost puntuetatik lau baino ezin izan ditu lortu Valentziako taldeak (garaipen bat, berdinketa bat eta hiru porrot), eta asko zaildu zaio Txapeldunen Ligara sailkatzeko helburua.

Celades Ligako hirugarren jardunaldiaren ostean iritsi zen Valentziara, Marcelino Garcia Toralen lekua hartzeko.

Horrenbestez, Ligako txapelketari berrekin ondoren kargugabetzen duten hirugarren entrenatzailea da Celades; izan ere, haren aurretik bota zituzten Rubi (Betis) eta Abelardo (Espanyol).