Itxi

Futbola

2020/21 Denboraldia

FIFAk bost aldaketa egiteko araua onartu du

Agentziak / Erredakzioa

Arau horrek taldeek jokatuko dituzten txapelketa guztietan eragina izango du, betiere 2021eko uztailaren 31 baino lehen amaitzen badira. Halaber, Eurokopan eta Kopa Amerikan ere erabiliko da.

  • FIFAren egoitza. Artxiboko irudia

    FIFAren egoitza. Artxiboko irudia

Futboleko arauak zuzentzen dituen International Footbal Association Board (IFAB) elkarteak FIFAk proposatutako bost aldaketa egiteko araua aprobatu du. Horrek 2020/21 denboraldian futbol talde guztiek jokatuko dituzten txapelketan eragina izango du, betiere 2021eko uztailaren 31 baino lehen amaitzen badira. Halaber, 2021eko udan jokatuko diren Eurokopan eta Kopa Amerikan ere aplikatuko da.

FIFA berak azaldu duenez, 2019/20ko denboraldieen luzaketak denboraldi-aurrei kalte egin die. Arrazoi hori izan da, orduan, bost aldaketen araua denboraldi berrian aplikatzearen arrazoi nagusietariko bat.