Itxi

Futbola

Ofiziala

Andoni Iraolak ez du Mirandesen jarraituko

Agentzia / Erredakzioa

Mirandesek aditzera eman du Iraolak ez duela hurrengo denboraldian taldean jarraituko, kontratua amaitu ostean.

  • Andoni Iraola. Argazkia: Twitter @CDMirandes

    Andoni Iraola. Argazkia: Twitter @CDMirandes

Mirandesek prentsa adierazpen baten bitartez adierazi duenez, Andoni Iraola entrenatzaileak ez da taldeko entrenatzaile lanetan arituko hurrengo denboraldian, kontratu amaitu ostean.

Athleticeko jokalari ohiak aurtengo denboraldia eman du Mirandesen entrenatzaile lanetan, SmartBank Ligara bueltatu den denboraldian zehar.

Entrenatzaile euskaldunarekin, Mirandesek denboraldi historikoa izan du. Izan ere, Errege Kopako finalaurrekoetara heldu eta jaitsiera postuetatik aldentzea lortu du.