Itxi

Futbola

Igoerarako finalak

Portugalete – Sestao River partida atzeratu egin dute, positibo batengatik

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Futbol Federazioak aditzera emandakoaren arabera, Portugaleteko jokalari guztiei testak eta osasun azterketak egingo dizkiete.

  • Sestao Riverreko jokalariak, gol bat ospatzen

    Sestao Riverreko jokalariak, gol bat ospatzen. ETBko bidoe batetik ateratako irudia.

Portugalete-Sestao River Bigarren B Mailara igotzeko faseko finala atzeratu egin dute, Portugaleteko jokalari baten gertuko pertsona batek koronabirusagatik positibo eman ostean, Espainiako Futbol Federazioak iragarritakoaren arabera.

"14:00ak jotzear zeudela, Euskadiko Futbol Federazioak helarazi digu Portugaleteko jokalari baten inguruan poritibo bat izan dela", azaldu du federazioak ohar batean.

Berehala, Espainiako Futbol Federazioa Espainiako Gobernuko eta Jaurlaritzako kirol arduradunekin harremanetan jarri da.

"Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin adostuta, futbol partida atzeratzea proposatu dute”.

Espainiako Federazioak azaldu duenez, Portugaleteko jokalariei testak eta osasun azterketak egingo dizkiete.

"Partida noiz jokatu test guztien emaitzak jasotzean eta partida segurtasun osoarekin jokatzea posible denean erabakiko da", gaineratu dute oharrean.