Itxi

Futbola

SMARTBANK LIGA

Fuenlabradak galdu egin du Deporren aurka, eta Elx sailkatu da playoffetara (2-1)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Partidako luzapenean penaltiz jaso duen golak saririk gabe utzi du Madrilgo taldea.

  • Álex Bergantiños eta Jeisson, baloi baten lehian

    Álex Bergantiños eta Jeisson, baloi baten lehian. Argazkia: EFE

Claudio Beauvue frantziarrak sartutako bi golek, horietako bigarrena azken minutuan penaltiz lortutakoa, garaipena eman diote Deportivori ostiral honetan, Fuenlabradaren aurkako partidan (2-1), LaLiga SmartBank Ligako azken norgehiagokan.

Emaitza horrek Santander Ligara igotzeko aukera ematen duten kanporaketak jokatzeko eskubidea aitortu dio Elxi, Fuenlabradaren kaltetan.

84. eta 94. minutuan sartutako Beauvueren golek markagailua irauli dute Fernando Vazquezen taldearen alde, eta denboraldi-ondokoa jokatzeko aukerarik gabe utzi dute Jose Ramon Sandovalen taldea (60), berdinketak balio baitzien.

Fitxa teknikoa:

2 - Deportivo: Jovanovic, Valín (Hugo Vallejo, 62. min), Mujaid, Bergantiños, Montero (Gandoy, 62. min), Salva Ruiz (Mollejo, 62. min), Aketxe, Borja Valle (Keko Gontán, 82. min), Vicente Gómez, Beauvue eta Sabin Merino.

1 - Fuenlabrada: Ruvira, Fernández, Pathé Ciss, Peteiro, José Fran, Alberto (Álvaro Gutiérrez, 83. min), José Rodríguez, Clavería, Nteka, Jeisson eta Caye Quintana.

Golak: 0-1, min. 11: Ciss. 1-1, M.84: Beauvue. 2-1, M.95: Beauvue, de penalti.

Epailea: Díaz de Mera. Txartel horiak: Aketxe eta Borja Valle (Deportivo); Nteka (Fuenlabrada).