Itxi

Futbola

Sestaori irabazita (1-0)

Portugaletek Bigarren B Mailara igotzea lortu du

Erredakzioa

Talde jarrilleroak 1-0eko emaitzarekin irabazi dio Sestaori igoera playoffeko finala. Rober Gandara izan da golegilea.

5:14
Portugalete

Portugaletek Bigarren B Mailara igotzea lortu du, larunbat honetan Sestaoren aurka garaipena (1-0) lortuta, igoera playoffetako finalean. Rober Gandarak 83. minutuan sartu duen golak erabaki du neurketa,

Hirugarren Mailako IV multzoko igoera faseko finala uztailaren 25ean jokatu behar zen, baina atzeratu egin zen Portugaleteko jokalari baten inguruko pertsona batek koronabirusagatik positibo eman zuelako, eta, ondoren, futbolariak berak ere positiboa eman zuelako.

Norgehiagokako abagune onenak Sestaok izan ditu, baina Ibon Etxebarrietak zuzentzen duen taldeak ez du aurkariaren ate aurrean asmatu, eta Portugaletek gola sartu du 83. minutuan Rober Gandararen bidez (1-0).

Fitxa teknikoa:

1 - Portugalete: Mediavilla; Yaser, Ander Santamaria, Moya, Artabe; Bittor (Galder, 64. min), Celihueta (Jonfi, 82. min), 'Txopi' (Rober Gandara, 54. min), Rozas (Javier Alonso, 82. min); Ukerdi (Fernando Rubio, 46. min) eta Thaylor.

0 - Sestao River: Landeta; Gago, Huete (Andoni Perez, 79. min), Zumalakarregi, Ivan Alonso (Simon, 54. min); Vieites, Huidobro, De Eguino (Eneko Rubio, 75. min), Jonma; Aitor Villar eta Leandro.

Gola: 1-0, 83. min: Rober Gandara.

Epailea: Ibai Rezola Etxebarria.