Itxi

Futbola

Santander Liga

Jorge Almiron, Elxeko entrenatzaile berria

Erredakzioa

Taldea Lehen Mailara igo zuen eta klubak kontratua berritu ez zion Jose Rojo 'Pacheta' ordezkatuko du karguan. Argentinarrarentzat lehen esperientzia izango da Espainian.

  • Jorge Almiron

    Jorge Almiron, Elx taldeko entrenatzailea. Argazkia: @elchecf

Jorge Almiron da Elx taldeko entrenatzaile berria. Argentinarrak Mexikoko, Argentinako, Kolonbiako eta Saudi Arabiako taldeak zuzendu ditu, eta lehen aldiz zuzenduko du Espainiako talde bat. Datorren astean aurkeztuko du klubak, bere lantaldearekin batera.

Talde Bigarren B Mailan hartu eta hiru denboraldiren buruan Lehen Mailara igotzea lortu duen Jose Rojo 'Pacheta' ordezkatuko du karguan, klubak ez baitzion kontratua berritu.