Futbola
BBVA Liga
Ez dago kluben arteko akordiorik telebista eskubideen gainean
Erredakzioa
LFPko presidentea den Jose Luis Astiazarn ez da batzarrera gonbidatuta egon. Lehen Maila eta Bigarren Maila banatzearen inguruko gaiak klubak banatu ditu.
-
Jose Maria Del Nido, Sevillako presidentea. Argazkia: EFE
Espainiako Lehen Mailako futbol taldeak Futbol Liga Profesionalaren egoitzan batzartu dira astelehen honetan 2014-2015 denboralditik 2018-2019 denboradirainoko telebista eskubideen banaketaz hitz egiteko. LFPko presidentea den Jose Luis Astiazaran ez da batzarrera gonbidatuta egon.
Bartzelonak eta Real Madrilek argi uzti dute orain arteko telebisten eskubide banaketarekin jarraitu nahi dutela, baina klub gehienek beste era bateko akordio eskatzen dute.
Lehen Maila Bigarren Mailatik bereizteaz ere hitz egin da batzarrean. Hemen ere ez da akordiorik egon eta iritzi banatuak egon dira.