Futbola
Ostiralean
Clementek agur esango dio Kamerungo entrenatzaile karguari
Erredakzioa
Hala aurreratu du Tombi Aroko Kamerungo Federazioko idazkari nagusiak. Haren esanetan teknikari bizkaitarrak ez ditu aurreikuspenak bete.
-
Javier Clementeren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Javier Clementek ostiralean zuzenduko du Kamerungo selekzioa azken aldiz. Hala eman du aditzera, behinik behin, Kamerungo Federazioko idazkari nagusiak, bere esanetan Clementek ez dituelako aurreikuspenak bete.
Afrika koparako sailkatu ez izanak zigortu ei du Barakaldokoa. Kolpe handia izan da herriarentzat, Kamerun Afrikako futbol oilarretako bat izan baita beti.
2010eko abuztuan hartu zuen clementek "lehoi menderaezinak" gidatzeko ardura eta baliteke ostiraleko Kongoren kontrakoa azken neurketa izatea.