Itxi

Futbola

Espainiako Federazioan

Maria Tato Athleticeko zuzendaritzako kide ohia, emakumeen futboleko zuzendari berria

Agentziak | Erredakzioa

Tatok asteazkenean eman zuen dimisioa Athleticen, "arrazoi profesionalak" argudiatuta.

  • Athletic-Sevilla emakumezkoen futboleko partida baten irudia

    Athletic-Sevilla emakumezkoen futboleko partida baten irudia. Argazkia: @AthleticClub

Maria Tato, orain arte Athleticeko idazkariordea izandakoa, Espainiako Futbol Federazioko Emakumezkoen Futboleko zuzendari berria izango da, irailaren 21ean Luis Rubialesek presidente karguan jarraituko duela jakin ostean.

Zuzenbidean lizentziaduna, Tato Euskadiko Emakume Zuzendarien Elkarteko eta EAEko Formakuntza-Enpresen Konfederazioko presidentea da, eta EHUko irakaslea.

Espainiako Futbol Federazioak zuzendari berriaren ibilbide profesionala azpimarratu du; Tato Euskal Kirol Federazioen Batzordeko lege-aholkularia izan da eta Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordeko kidea.

Maria Tatok asteazkenean eman zuen dimisioa Athleticen, "arrazoi profesionalak" argudiatuta.