Futbola
Europako Superkopa
110.000 euroko isuna Bartzelonari
Erredakzioa
Epailearen aktaren arabera, zale batzuk bengalak erakutsi zituzten eta horrez gainera, taldeak bi minutu berandu atera zen zelaira.
-
Kataluniako taldeak 2-0 irabazi zuen Oportoren kontra. Argazkia: EFE
UEFAko Kontrol eta Diziplina Batzordeak 110.000 euroko isuna jarri dio Bartzelonari, Boixos Nois taldeko kideek bengalak erakusteagatik. Horrez gainera, kontuan hartu du atsedenaldiaren ostean taldea bi minutu berandu atera zela zelaira.
Epailearen aktan idatzita geratu ziren bi gertaera horiek; bai Bartzelonako ultrek taldea bengalak erabiliz hartu zutela, baita bigarren zatiaren hasieran bi minutu atzeratu izana ere.