Futbola
2012ko Eurokopa
Txistu egin ziotenak “anormalak” direla esan du Cristiano Ronaldok
Erredakzioa
Jokalari portugaldarraren hitzetan, “anormal batzuek” egin zituzten, Portugalen eta Zipreren arteko partidan, Messiren aldeko oihuak, eta ez dute garrantzirik.
-
Cristiano Ronaldo goibel agertu zen Lionel Messiren aldeko kantuen aurrean. Argazkia: EFE
Real Madrileko jokalariak konfiantza adierazi du kazetarien aurrean: “Futbol zelai barruan dauden jokalari guztiek bezala, txistuak entzun behar izaten ditut, baina ziur nago ez dela publiko osoa, kirol hau gustuko duenak Ronaldo ikustea atsegin baitu”.
Paulo Bentoren selekzioak astearte honetan jokatuko du Danimarkaren kontra, eta taldeko lehenengo postua lortzen saiatuko da. Bestetik, portugaldarraren kontrako txistuen aurrean, Danimarkako Futbol Federazioak Lionel Messiren aldeko kanturik ez egitea gomendatu die bere zaleei, Real Madrileko jokalaria ez motibatzeko.