Itxi

Futbola

Euro 2021

Zortzi selekzio ariko dira lehian Eurokopara sailkatzeko lau txartelengatik

Erredakzioa

Serbia, Eskozia, Georgia, Ipar Mazedonia, Ipar Irlanda, Eslovakia, Hungaria eta Islandia sailkatu dira 2021eko Eurokopara sailkatzeko playoffetako finaletara.

  • Ipar Irlanda

    Ipar Irlandako jokalariak Bosnia eta Herzegovinaren aurk lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

2021eko Eurokopara sailkatzeko lau txartel daude jokoan oraindik eta zortzi selekzio ariko dira sailkapenaren bila azaroan, ostegun honetan finalerdietan aurrera egin ostean.

Serbia, Eskozia, Georgia, Ipar Mazedonia, Ipar Irlanda, Eslovakia, Hungaria eta Islandia sailkatu dira playoffetako finaletara. Norvegia, Israel, Bielorrusia, Kosovo, Bosnia eta Herzegovina, Irlandar Errepublika, Bulgaria eta Errumania kanporatuta eta Eurokopan egoteko aukerarik gabe geratu dira.

Hauek dira playoffeko finaletako patidak: Hungaria-Islandia, Ipar Irlanda-Eslovakia, Serbia-Eskozia eta Georgia-Ipar Mazedonia.

EMAITZAK:

PLAYOFF A

Bulgaria - Hungaria 1-3.

Islandia - Errumania 2-1.

PLAYOFF B

Bosnia eta Herzegovina - Ipar Irlanda 1-1 (3-4, penaltietan).

Eslovaquia - Irlandar Errepublika 0-0 (4-2, penaltietan).

PLAYOFF C

Norvegia - Serbia 1-2.

Eskozia - Israel 0-0 (5-3, penaltietan).

PLAYOFF D

Georgia - Bielorrusia 1-0.

Ipar Mazedonia - Kosovo 2-1.