Itxi

Futbola

Partida, Ipuruan

Javier Clementek Euskal Selekzioaren deialdia iragarri du

eitb.eus

Costa Ricaren kontrako partida datorren astelehenean jokatuko da FIFAren azken leihoaren barruan.

  • 2015eko Euskal Selekzioaren irudia

    2015eko Euskal Selekzioaren irudia

Javier Clementek astelehenean Costa Rica hartzeko prestatu duen 22 jokalariko deialdiaren berri eman du.

Athleticeko 12 azaltzen dira zerrendan, Realeko bost; Alavesetik eta Osasunatik bina jokalari arituko dira eta armagin bakarra, Anaitz Arbilla.

Deialda:

Atezainak: Iago Herrerín eta Jokin Ezkieta

Defentsak: Yeray, Agirregaribiria, Balenziaga, Arbilla, Yuri, Zaldua, Ahien, Capa eta Unai Núñez

Erdilariak: Oier Sanjurjo, Manu García, Roberto Torres, Dani García, Igor Zubeldia, Ander Guevara eta Iker Muniain

Aurrelariak: Jon Bautista, Morcillo, Williams eta Villalibre

Azaroaren 16an

Euskal Selekzioa eta Costa Ricako selekzio nazionala azaroaren 16an arituko dira nor baino nor, 2020ko FIFAren azken leihoaren barruan. Erdialdeko Amerikako selekzioak Euskadi bisitatu nahi izan du hiru egun lehenago Austriara eramango duen Europa mailako bidai baten barruan.

Egoera epidemiologikoak uzten badu, partida Ipuruan jokatuko da arratsaldeko 20:45etik aurrera. Gainontzeko selekzioekin gertatzen ari den bezala, partida ikuslerik gabe edo edukiera txikiarekin jokatuko da, osasun egoeraren arabera. Euskal Selekzioak jokatutako azken partidan hutsean amaitu zuen Panamaren kontra.

Costa Rica Amerikako selekzio indartsuenetako bat da eta  egun munduko txapelketetan izaten den ohiko taldea bilakatu da azken bi hamarkadetan. Azken bost Munduko Txapelketetatik lautarako sailkatu da (ez zen Hegoafrika 2010ean aritu), eta 2014ko Brasilgo Munduko Txapelketako final-laurdenetara ere iritsi zen (bertan penaltietan kanporatu zuten Herbehereek, hain zuzen, hirugarren sailkatu zen selekzioa).

Costa Ricak Europa bisitatuko du bere jokalaririk onenekin, Europako ligetan jokatzen duten askorekin, hori da hartu duen konpromisoa.