Itxi

Futbola

13:00ETAN

Errege Kopako lehenengo kanporaketaren zozketa astelehenean egingo da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kategoria guztietako 112 talde sartuko dira, Santander Ligatik lurralde mailetaraino.

  • La Cartuja futbol-zelaia

    La Cartuja futbol-zelaia. Argazkia: EFE

Astelehenean, Sevillako La Cartuja futbol-zelaiak Errege Kopako lehenengo kanporaketaren zozketa barne hartuko du, 13:00etatik aurrera. Kategoria guztietako 112 talde sartuko dira, Santander Ligatik lurralde mailetaraino.

Pasa den denboraldian lurralde mailetan jokatu zuten aurre kanporaketako 10 taldeak Lehenengo Mailako taldeen aurka neurtuko dira, partida bakarrera eta kategoria txikiagoan dagoen taldearen futbol-zelaian.

Gauza bera gertatuko da Federazioaren Kopatik, Hirugarren Mailatik, Bigarren B-tik eta SmartBank Ligatik datozen taldeekin, 56 norgehiagokaz osatutako kanporaketa sortu arte. Partida hauek abenduaren 16an jokatuko dira, asteazkenean, eta libratuko diren bakarrak Superkopan parte hartuko duten taldeak izango dira: Athletic, Reala, Real Madril eta Bartzelona.