Itxi

Futbola

5. jardunaldia

Real Madril eta Atletico, kinka larrian Txapeldunen Ligan

eitb.eus

Shakhtar Donetsek garaipena lortu du Real Madrilen aurka (2-0) eta Atleticok eta Bayernek bana (1-1) berdindu dute.

  • Shakhtar Donetsk - Real Madril

    Shakhtarreko jokalariak Real Madrili sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Astearte honetan jokatu dira A, B, C eta D multzoetako Txapeldunen Ligako 5. jardunaldiko partidak. Liverpoolek final-zortzirenetarako txartela eskuratu du Ajaxi irabazita (1-0).

B multzoan ezustekoa eman du Shakhtar Donetskek Real Madrili irabazita (2-0). Bestalde, Interrek garaipena lortu du Borussia Mönchengladbachek kontra (2-3). Ondorioz, azken jardunaldian talde guztiek dute aukera final-zortzirenetarako sailkapena lortzeko.

A multzoan, aldiz, Atletico Madrilek berdindu egin du Bayern Munichen aurka (1-1). Koltxoneroek azken jardunaldian izango dute sailkapena lortzeko aukera Salzburgen aurkako partidan. Izan ere, Salzburgek irabazi egin dio Lokomotivi (1-3). Bayern multzoko lehen sailkatu bezala igaro da hurrengo fasera.

Liverpool final-zortzirenetan egongo da D multzoko lider moduan Ajaxi irabazi ostean (1-0). Atalantak bana (1-1) berdindu du Midtjyllanden aurka eta Ajaxen aurkako neurketan erabakiko da italiarrak edo herbeheretarrak sailkatuko diren.

Manchester Cityk eta Portok golik gabe (0-0) berdindu dute; Ingalaterrako taldeak ziurtatuta du C multzoko lidergoa eta Portugalekoak bigarrena. Olympique Marsellak Olympiacosi irabazi dio (2-1) eta bi talde hauek Europa Ligara sailkatzea izango dute jokoan datorren asteazkenean.