Itxi

Futbola

Suediarraren autobiografia

Ibrahimovicek 'potrorik' ez izatea leporatu zion Guardiolari

Erredakzioa

Suediako aurrelariaren autobiografia azaroaren 15ean argitaratuko da eta adierazpen horiek sartu ditu liburuan, besteak beste.

  • Zlatan Ibrahimovic. Argazkia: EFE

    Zlatan Ibrahimovic. Argazkia: EFE

Zlatan Ibrahimovicek "potrorik ez izatea eta Mourinhorekin beldurtzea" leporatu zion Guardiolari, aurrelariak azaroaren 15ean argitaratuko duen autobiografian adierazi duen bezala. "Oihuka zuzendu nintzaion: 'Ez daukazu potrorik', eta gauza txarragoak ere esango nizkion, seguru asko; gero hau esan nion: 'Mourinhoren beldur zara. Zoaz pikutara!'. Zoratu egin nintzen", aitortu du Suediako aurrelariak liburuan.

Tirabira honen jatorria Lionel Messiren posizio aldaketarekin sortu zen. Argentinarra erdiko aurrelari bezala jokatzen hasi zen eta, ondorioz, Ibrahimovicek aulkira joan behar izan zuen. Dena dela, Milaneko jokalariaren eta Guardiolaren arteko liskarrak ez dira berriak; jakina da Suediako jokalariak "filosofoa" deitzen diola entrenatzaileari.