Itxi

Futbola

Arratsaldean

2022ko Qatarreko Munduko Txapelketarako zozketa

eitb.eus

Europako multzoak osatuta geratuko dira eta baita jarraitu beharreko ibilbidea sailkapena lortzeko.

  • Qatar 2022

    Qatar 2022

2022eko Qatarreko Munduko Txapelketarako sailkatzeko multzoen zozketa egingo da gaur Zuritzen, Suitzan. Neguan jokatuko den lehen mundiala izango da, 2022ko azaroaren 21etik abenduaren 18ra jokatuko baita, 32 selekzioekin.

Europak hamahiru txartel banatuko ditu, alde batetik hamar multzoetako irabazleak sailkatuko dira eta bestetik bigarren sailkatuta daudenen artean aterako dira beste hiru lekuak.

Guztira 55 taldek hartuko dute parte zozketan, sei ontzian banatuta, FIFAko sailkapenean oinarrituta.

ZOZKETARAKO ONTZIAK

1. ONTZIA: Belgika, Frantzia, Ingalaterra, Portugal, Espainia, Italia, Kroazia, Danimarka, Alemania eta Herbehereak.  

2. ONTZIA: Suitza, Gales, Polonia, Suedia, Austria, Ukrainia, Serbia, Turkia, Eslovakia eta Errumania.

3. ONTZIA:  Errusia, Hungaria, Irlanda, Txekia, Norvegia, Ipar Irlanda, Islandia, Eskozia, Grezia eta Finlandia.

4. ONTZIA: Bosnia eta Herzegovina, Eslovenia, Montenegro, Ipar Mazedonia, Albania, Bulgaria, Israel, Bielorrusia, Georgia eta Luxenburgo.

5. ONTZIA: Armenia, Txipre, Feroe Irlak, Azerbaijan, Estonia, Kosovo, Kazakhstan, Lituania, Letonia eta Andorra.

6. ONTZIA: Malta, Moldavia, Liechtenstein, Gibraltar eta San Marino.