Publizitatea
Itxi

2020/12/07

22:10

Futbola

Europako gunea

2022ko Qatarko Munduko Txapelketako sailkapen multzoen osaera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Multzoen faseko partidak 2021eko martxoaren 24tik azaroaren 16ra jokatuko dira.

  • 2022ko Qatarko Munduko Txapelketan izateko sailkatze fasearen zozketa.

    2022ko Qatarko Munduko Txapelketan izateko sailkatze fasearen zozketa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Astelehen honetan, 2022ko Qatarko Munduko Txapelketan izateko sailkapen faseko Europako guneko hamar multzoak zozkatu dira Zurichen (Suitza), eta honako era honetan geratu dira osatuta multzoak:

- A multzoa: Portugal, Serbia, Irlandako Errepublika, Luxenburgo, Azerbaijan.

- B multzoa: Espainia, Suedia, Grezia, Georgia, Kosovo.

- C multzoa: Italia, Suitza, Ipar Irlanda, Bulgaria, Lituania.

- D multzoa: Frantzia, Ukraina, Finlandia, Bosnia-Herzegovina, Kazakhstan.

- E multzoa: Belgika, Gales, Txekiar Errepublika, Bielorrusia, Estonia.

- F multzoa: Danimarka, Austria, Eskozia, Israel, Feroe Uharteak, Moldavia.

- G multzoa: Herbehereak, Turkia, Norvegia, Montenegro, Letonia, Gibraltar.

- H multzoa: Kroazia, Eslovakia, Errusia, Eslovenia, Zipre, Malta.

- I multzoa: Ingalaterra, Polonia, Hungaria, Albania, Andorra, San Marino

- J multzoa: Alemania, Errumania, Islandia, Ipar Mazedonia, Armenia, Liechtenstein.

 

Multzoen faseko partidak 2021eko martxoaren 24tik  azaroaren 16ra jokatuko dira:

 

- 1. jardunaldia: 2021eko martxoaren 24an eta 25ean.

- 2. jardunaldia: 2021eko martxoaren 27an eta 28an.

- 3. jardunaldia: 2021eko martxoaren 30ean eta 31n.

- 4. jardunaldia: 2021eko irailaren 1ean eta 2an.

- 5. jardunaldia: 2021eko irailaren 4an eta 5ean.

- 6. jardunaldia: 2021eko irailaren 7an eta 8an.

- 7. jardunaldia: 2021eko urriaren 8an eta 9an.

- 8. jardunaldia: 2021eko urriaren 11n eta 12an.

- 9. jardunaldia: 2021eko azaroaren 11tik 13ra.

- 10. jardunaldia: 2021eko azaroaren 14tik 16ra.

- Play-offak: 2022ko martxoaren 24, 25, 28 eta 29an.

 

Multzo bakoitzeko selekzioek elkarren aurka jokatuko dute 'joan-etorriko' formatuan, eta lehen postuan amaitzen dutenak zuzenean sailkatuko dira Qatarko Munduko Txapelketan parte hartzeko.

Aitzitik, multzo bakoitzeko bigarrenek bigarren aukerako kanporaketetan jardun beharko dute. Kanporaketa horietan, 2020-2021eko UEFAko Nazioen Ligatik etorritako beste bi selekziok ere parte hartuko dute. Selekzio horiek Nazioen Ligako sailkapen orokorrean ondoen kokatuta daudenak izango dira, baldin eta dagoeneko 2022ko Munduko Kopara zuzenean sailkatuta ez badaude edota kanporaketetan sailkapen-faseko multzoetako bigarren talde gisa parte hartuko ez badute.

Hamabi selekzioak hiru multzotan banatuko dira, eta partida bakarreko kanporaketak jokatuko dituzte 2022ko martxoan, Munduko Txapelketara sailkatuko diren Europako azken hiru nazioak zehazteko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena