Itxi

Futbola

RAC1 irratian

Vilarubi: 'Ibrak Rosell mehatxatu zuen Guardiola joko zuela esanez'

A.B.

Erredakzioa

Bartzelona taldeko eremu isntituzionaleko presidenteordeak Guardiolaren eta jokalari suediarraren arteko erlazio ez zela bat ere ona adierazi zuen RAC1 kataluniako Iratí katean.

  • Guardiola eta Ibrahimovic Barçaren entrenamendu baten zehar. Argazkia: EFE

Duela egun gutxi Zlatan Ibrahimovic AC Milaneko futbolariak bere biografia publikatu zuen eta bertan Josep Guardiola Bartzelonako entrenatzailearen aurkako kontu asko azaleratu ditu. Bien arteko erlazioa oso txarra zela klub katalaneko zuzendaritzako kideek ere baieztatzen dute.

Honen arira, Bartzelonako eremu instituzionaleko presidenteordea den Carles Vilarubik RAC1 Kataluniako irrati katean baieztatu zuen Guardiolaren eta Ibrahimovicen arteko harremana tentsio handikoa zela.

El món a RAC1 saioko tertulian Vilarubik, bera, Sandro Rosell presidentea eta Raiola eta Ibrahimovicek izandako batzar bateko kontu batzuk azaleratu zituen.

“Nik ikusi dut nola Ibrak Sandro Roselli esan zion, klubean jarraituz gero, entrenatzailea joko zuela prentsaren aurrean” adierazi zuen Vilarubik.

Presidenteordeak Ibrahimovcek Roselli esandako esaldi gogorra nolakoa izan zen ere argitu zuen: “Hemen jarraituz gero, prentsa etorri arte itxarongo dut eta publikoki entrenatzailea joko dut”.