Itxi

Futbola

Europako golegile onena

Cristiano Ronaldok 2010-2011 denboraldiko Urrezko Bota jaso du

Erredakzioa

Bigarren aldiz irabazten du sari hau jokalari portugaldarrak. Real Madrilekin 41 gol sartu zituen BBVA Ligan eta Europako golegile onena izan zen.

03:11
Di Stefano, Cristiano Ronaldo eta Eusebio

Cristiano Ronaldok 2010-2011 denboraldiko Urrezko Bota jaso du ostiral honetan Madrileko hotel baten. Bigarren aldiz irabazi du sari hau Real Madrileko jokalariak. 41 gol sartu zituen BBVA Ligan eta horren ondorioz Europako golegile onena izan zen. Bere taldekide eta bere bizitzako parte diren guztiei eskaini die saria.

"Portugaldar guztientzako saria da. Oso pozik nago eta nire taldekideekin, talde teknikoarekin, Real Madrileko presidente eta zaleekin, nire familiarekin, nire andregaiarekin eta nire alabarekin partekatu nahi dut sari hau" esan zuen Cristiano Ronaldok.

"Guztiak garrantzitsuak izan dira nik sari hau irabazi ahal izateko. Esker onak ematea besterik ez zait geratzen" esanez bukatu zuen.