3. Maila
4. taldea
Euria izan zen protagonista
Erredakzioa
Bi partida atzeratu egin behar izan zituzten; Barakaldok liderra izaten jarraitzen du, Laudioren kontra galdu arren.
Hirugarren Mailako laugarren taldeko jardunaldiak euria izan du protagonista, Gernika-Baskonia eta Eibar B-Santutxu partidak atzeratu egin behar izan baitira. Beste norgehiagoketan ez da arazorik izan, eta liderrak, Barakaldok, etxean porrot egin du Laudioren kontra. Hala ere, taldeak lehenengo postuan jarraitzen du, baina Portugalete puntu batera hurbildu da, Beasainen kontra lortutako garaipenari esker.
Zarauzko KE- CD Hernani 0-1
SD Beasain- Club Portugalete 0-1
Balmaseda FC- CD Elgoibar 4-0
Arenas Club- Alaves B 0-4
SD Zamudio- Zalla UC 1-0
SD Leioa- SCD Durango 3-1
CD Vitoria- CD Lagun Onak 0-2
SD Gernika- CD Baskonia: Euria dela eta atzeratuta
Barakaldo CF- CD Laudio FSR 0-2
SD Eibar B- Santutxu FC: Euria dela eta atzeratuta