Itxi

Futbola

Lagunarteko partida

Capello ezin izango da bere semearen ezkontzara joan

Erredakzioa

Ezteiak Ingalaterraren eta Espainiaren arteko partidarekin bat egingo du.

  • Fabio Capello. Argazkia: EFE

    Fabio Capello. Argazkia: EFE

Fabio Capello Ingalaterrako entrenatzailea ezin izango da bere semearen ezkontzara joan hurrengo larunbatean, Ingalaterrak eta Espainiak jokatuko duten partidak harekin bat egingo duelako.

Partida ostiralean jokatuko behar zen, baina larunbatera atzeratu dute, gaur Bartzelonak Hospitaleten aurka jokatuko baitu, Errege Kopan.
Entrenatzailearen semea, Pierfilippo, ulerkor azaldu da aitarekin: "Bera, lehenik eta behin, futboleko entrenatzailea da. Ni txikia nintzenetik, hala izan da eta batzuetan bere lanbideak gauza batzuk eskatzen dizkio. Gauzak diren bezala onartu behar dira".