Futbola
Lesionatuta
Javi Martinezek Espainiako selekzioaren kontzentrazioa utzi du
Erredakzioa
Nafarrak igandeko FC Bartzelonaren aurkako partidan hartu zuen mina eta onena etxera itzultzea zela erabaki dute. Del Bosquek ez du bere ordez beste jokalari bat deitzeko asmorik.
-
Javi Martinez, Espainiarekin. Argazkia: EFE
Athletic Clubeko Javi Martinezek, giharretako minarekin, Espainiako selekzioaren kontzentrazioa utzi behar izan du.
Nafarrak igandeko FC Bartzelonaren aurkako partidan hartu zuen mina eta lesioa larria izan ez dadin etxera itzuli da. Vicente del Bosquek ez du bere ordez beste jokalari bat deitzeko asmorik.