Itxi

Futbola

Espainiako selekzioa

UEFAk Casillas, Xavi eta Zubizarreta saritu ditu; Raul faltatu da

Erredakzioa

Schalke 04ko jokalariak ez du taldearen baimena izan eta horregatikez da Madrilen burutu den sari banaketara joan.

  • Xavi, Casillas eta Zubizarreta sarituak Espainiarekin ehun partida bete izanagatik. Argazkia: EFE

UEFAk Andoni Zubizarreta, Iker Casillas eta Xavi Hernandez saritu ditu Espainiako selekzioarekin ehun partidu baino gehiago jokatu izanagatik. Raul Gonzalez Balnco ere saria hartzeko deitua izan zen, baina Schalke 04k ez dio baimenik eman ekitaldira joateko.

Zubizarreta Espainiarekin 126 partida jokatuta erretiratu zen, Casillasek Wembleyn larunbat honetan berdinduko du Zubiren marka eta Xavi Hernandezek 105 partidu beteta ditu selekzioarekin.