Futbola
Kontratua eten du
Gutik Besiktas talde turkiarra utzi du
Erredakzioa
Jose Maria Gutierrez Hernandez Real Madrileko jokalari ohia bere taldearekin kontratua eteteko akordiora iritsi da Turkiako prentsak dioenez.
-
Guti Besiktaseko jokalari moduan aurkeztu zuten egunean. Argazkia: EFE
Real Madrileko jokalari ohia izandako Jose Maria Gutierrez 'Guti'k kontratua eten du Besiktas talde turkiarrarekin. Kluba eta jokalaria akordio batera iritsi dira kontratua eteteko.
Guti 2010-2011 denboraldian fitxatu zuen Besiktasek eta Turkiako taldearekin 2012ko maiatzaren 31ra arte zuen jokalari madrildarrak. Klubak ofizial egin berri hau. Gutik bi aukera maneiatzen ditu bere etorkizunerako: Futbola uztea da bata eta bestea David Beckham bere lagunarekin Amerikako Estatu Batuetan jokatzea.