Itxi

Futbola

Eurokopako lehen fasean

Alemania, Italia, Inglaterra edo Errusia, Espainiaren aurkaria

Erredakzioa

Holanda, Polonia eta Ukrainia izango dira beste hiru multzoburuak. Espainiak, beraz, ez ditu selekzio horien aurka indarrak neurtuko eta B edo C multzoetako lehen taldea izango da.

  • Espainiako selekzioaren entrenamendua. Argazkia: EFE

    Espainiako selekzioaren entrenamendua. Argazkia: EFE

UEFAk 2012ko Eurokopako zozketarako ontzien antolaketa baieztatu berri du. Zozketa abenduaren 2an egingo da Ukrainiako Kiev hirian eta Espainiako selekzioaren aurkaria Alemania, Italia, Ingalaterra edo Errusia izango da, lehen fasean.

Holanda, Polonia eta Ukrainia izango dira beste hiru multzoburuak. Espainiak, beraz, ez ditu selekzio horien aurka indarrak neurtuko eta B edo C multzoetako lehen taldea izango da.


Ontziak:

1: Espainia, Holanda, Polonia eta Ukrainia

2: Alemania, Italia, Ingalaterra eta Errusia.

3: Kroazia, Grezia, Portugal eta Suedia.

4: Danimarka, Frantzia, Irlandaeta Txekiar Errepublika