Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Bartzelonak eta Santosek ostegunean ezagutuko dituzte aurkariak

Erredakzioa

Bi taldeak finalerdietan sartuko dira zuzenean eta, horregatik, ez dute aurreko fasea jokatuko.

  • Bartzelonako taldea. Argazkia: EFE

    Bartzelonako taldea. Argazkia: EFE

Bartzelonak, Txapeldunen Ligako irabazleak, eta Santosek, CONMEBOLen Amerika Kopako irabazleak, ostegunean jakingo dute abenduaren 8aren eta 18aren artean Japonian egingo den Kluben Munduko Txapelketan zein aurkari izango dituzten. Bi taldeek finalerdietarako sarrera dute zuzenean eta, horregatik, lehenengo partida irabaziz gero, ametsetako finala jokatuko dute.

Haiekin batera, beste bost talde hauek hartu dute parte txapelketan: Sadd (Qatar), Esperance (Tunisia), Monterrey (Mexiko), Auckland City (Zeelanda Berria) eta etxeko taldea, Japoniako Ligako irabazlea, oraindik amaitzeke dagoena.