Itxi

Futbola

Kluben Munduko Txapelketa

Bartzelona Esperanceren edo Saaden kontra arituko da finalerdietan

Erredakzioa

Kataluniako taldea eta Santos dira txapelketa irabazteko faboritoak.

  • Hospitalet-Bartzelona, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

    Hospitalet-Bartzelona, artxibozko irudia. Argazkia: EFE

Esperance (Tunisia) eta Saad (Qatar) taldeen arteko partidaren irabazlearen aurka arituko da Bartzelona abenduan, Japonian jokatuko den Kluben Munduko Txapelketan, gaur Nagoyan egin duten zozketaren arabera.

Santos taldearen aurkaria oraindik erabakitzeke dago; izan ere, Japoniako liga amaitzear dago eta, bukatu arte, ezin da jakin zein izango den talde Japoniaren ordezkaria. Finalerdiak abenduaren 14an eta 15ean jokatuko dituzte, eta finala, berriz, 18an, Yokohaman.