Itxi

Futbola

UEFA Europa League

Manchester United-Milan, final-zortzirenetako kanporaketa handia

A. B. | EITB Media

Molde izango da Granadaren aurkaria eta Vila-realek Dinamo Kieven kontra jokatuko du.

  • Europa Liga

    Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketen zozketa. Argazkia: EFE

Ostiral honetan egin da Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketen zozketa Nyoneko (Suitza) UEFAren egoitzan. Partidak martxoaren 11n (joanekoa) eta 18an (itzulikoa) jokatuko dira.

Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketak:

Ajax (ND) - Young Boys (SUI)

Dinamo Kiev (UKR) - Vila-real (ESP)

Roma (ITA) - Shakhtar Donetsk (UKR)

Olympiacos (GRE) - Arsenal (ING)

Dinamo Zagreb (KRO) - Tottenham (ING)

Manchester United (ING) - Milan (ITA)

Slavia Praga (CZ) - Rangers (SC)

Granada (ESP) - Molde (NOR)